Mostrando entradas con la etiqueta Hizkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hizkuntza. Mostrar todas las entradas

martes, 11 de diciembre de 2012

Nire familia


NIRE FAMILIA

NIRE FAMILIA, Agrega proiektuko sekuentzia didaktikoa da. Familiako kideak eta etxearen zatiak identifikatzeko hezkuntza-sekuentzia. Osatzen duten bost objektuek etxearekin eta familiarekin erlazionatutako alderdiak deskribatzen dituzte. Gainera, hauen entzumen eta ikusmen desberdinketa lantzen dute, grafiaren desberdinketarekin batera.
Haur hezkuntzan 2. zikloan lantzeko eta Lehen hezkuntzako 1. zikloan

Toki aditzondoak


TOKI ADITZONDOAK: HAN ETA HEMEN

HIZKUNTZA ADIERZGARRIEN NAHASTE KUALITATIBOA, Agrega proiekutko sekuentzia didaktikoa da. HAN eta HEMEN Toki aditzondoak lantzen ditugu. 3 urtetik aurrera landu ahal den errekurtsoa da. Heziketa berezian ere lantzeko aproposa. Garatzen diren atalak hauek dira:

Ipuin bat entzun eta ikusiko dugu. "Hemen eta han"
Hitz egokia aurkituko dugu
Begiratu, hitzak osatu eta behar bezala lotuko ditugu
Irudi zuzena aukeratuko dugu
Hitza dagokion tokian jarriko dugu

Gorputza eta adierazpena


GORPUTZA ETA ADIERAZPENA (3-6 urte)

GORPUTZA ETA ADIERAZPENA, Agrega proiektuko sekuentzia didaktikoa da. HAUR HEZKUNTZAN ETA LEHEN HEZKUNTZA LEHEN ZIKLOAN lantzeko aproposa. Gure gorputzeko zati nagusiak zein diren identifikatzeko segida didaktikoa. Hura osatzen duten bost objektuek azaltzen dute non dauden eta zertarako balio duten gorputzeko zatiek, eta, bide batez, haien entzunezko eta ikusizko bereizketa lantzen da. Aurkitu ahal ditugun atalak dira:

Nire gorputza ezagutzen dut
Nire gorputzarekin jolasten dut
Zerk jotzen du?
Osatu
Jolastu

Hizkuntza landu


HIZKUNTZA LANDU (6-8 urte)

HIZKUNTZA LANDU, Edebe argitaletxeko sekuentzia didaktikoa. Zeinbat iharduerak aurkituko ditugu euskara lantzeko. Lehenengo zikloan lantzeko aproposak. Atalak hauek dira: (aurkibidera joan)

- Zomorroak logelan: Entzun eta irakurri
- Hau anabasa!: Ipuineko marrazkiak ordenatu istorio osatzeko
- Nolakoa de pertsonaia?: Pertsonaiak margotu azaldutako eran eta erantzun galderei
- Gure familia: Familia osatzen duten pertsonak aztertu eta formak eta koloreak ere
- Bikote bila: Aurkitu behar da agertzen den irudia (forma eta kolorea ere landuko da)
- Animaliak eta koloreak. Esaldiak osatu animalia eta koloreen hitzekin

Hiztegia Landu


HIZTEGIA LANDU (4-12 URTE)

EUSKARAZKO HIZTEGIA LANDU, Jclic sekuentzia didaktikoa dugu. Hainbat jokuei esker Hiztegia landuko dugu gai hauetatik murgilduz: IKASGELA, ETXEA, JOSTAILUAK, KOLOREAK, GORPUTZA eta JANARIA.

Irakurketa Landu


IRAKURKETA LANDU (8-10 urte)








Aditza Jokatzeko Tresna


ADITZA JOKATZEKO TRESNA (8 urtetik aurrera)

ADITZAK.COM, Hemen duzue euskal aditzak jokatzeko online tresna. Oso erraza eta arbela digitalan jolasak egiteko erabilgarria.

Ipuinak euskeraz


BIDEO-IPUINAK EUSKARAZ

IPUINAK, hemen duzue Vimeon aurkidu dudan EUSKARAZKO IPUINEN BILDUMA pkeizagirre erabiltzaileak eginda. 42 ipuin-bideo daude. Material interesgarria zuen geletan erabiltzeko

Gaurko Hitza


GAURKO HITZA. HIZTEGIA LANDU (8 urtetik aurrera)

GAURKO  HITZA , Hiztegia lantzeko jolasa dugu. GAURKO  HITZA Euskaljakintza web gunetik sortutakoa. Facebooken jolasteko eginda dago (besteekin emaitzak konpartitzeko, iruzkinak uzteko,...) baina web gunetik ere joka dezakegu.
Hemen dituzue Jarraibideak:
  • Irakurri/entzun definizioa eta hautatu dagokion erantzuna, behealdeko botoietako bat sakatuz (audioa ken daiteke).
  • Minutu bat duzu erantzuna hautatzeko.
  • 3 laguntza mota dituzu (bakoitza behin bakarrik erabili ahal izango duzu joko osoan zehar):
    • %50 sakatuta: bi aukera baino ez zaizkizu geratuko.
    • Denbora gelditu: denborak ez du aurrera egingo.
    • Hurrengo galdera eskatu: uneko galdera ontzat eman eta hurrengora pasatuko zara.
  • Jokoa amaituko da ondorengo edozein kasutan:
    • galdera guztiak erantzundakoan
    • minutua agortutakoan
    • gaizki erantzundakoan
  • Amaitutakoan, lortu duzun puntuazioa ikusiko duzu. Puntuazio hori erantzun zuzenen eta erabilitako denboraren araberakoa izango da.